Boules (frantsezez: boules [bul] "bolak" edo jeu de boules "bolen jokoa"; kroazieraz: balote edo boćanje; italieraz: bocce edo gioco delle bocce) bola astun bat itu txiki baten ahalik eta hurbilelen jaurtitzea helburu duten jokoen izen orokorra da. Europar herrialde ezberdinetan bertsio asko egin dira ezagunak, haien artean bocce italiarra, bowls ingelesa (Erresuma Batuan eta Commonwealthean zehar jokatua) edo petanka frantsesa.[1][2][3]